SEXOLOGIA · ARTEA · GORPUTZA
“Prozesu guztiek denbora behar dute”
Zer da Denbora?
DENBORA sexologia, artea eta gorputza elkartzen diren ekimen bat da, eraldaketa pertsonal eta kolektiborako espazioak sortzeko. Bizi-prozesu ezberdinetan laguntzen eta artatzen ditugu, indibidualak eta erlazionalak, bai haien zailtasunetan, bai hobekuntza eta hazteko nahietan.
2021ean “DENBORA Elkartea” sortu genuen ezagutzak, baliabideak, jarduerak partekatzeko.
Marko feminista batetatik pertsonen eta gizartearen aniztasuna eta ongizate integrala sustatzen ditugu. Gure funtsezko estrategia hezkuntzan eta kulturan eragitea da, aldaketa eta eraldaketa soziala sortzeko, bizitza bizigarriak eta indarkeriarik gabekoak sortuz.
Zer egiten dugu?
DENBORAn orainaldian eragiten dugu, aldaketa eta eraldaketa sortuz etorkizun bizigarriagoak eraikitzeko. Hainbat eremutatik egiten dugu lan, betiere aniztasuna landuz eta ikuspegi integral eta sortzailetik.
Ez dugu denbora galtzen, bere baitan aurkitzen gara…
Gurekin habitatu nahi duzu?
Azkenengo sarrerak
Nortzuk gara?
Itziar Nanclares de Gamboa García
Gorputz-arteterapeuta, disziplina anitzeko artista eta sexologoa.
“Bide ezezagunak beti urrunago eraman gaitu nahiz beldur itzela diogun”
Anari
Borja Muñoz Arrastia
Sexologoa – Psikologoa
“Denbora da poligrafo bakarra”
Berri Txarrak